XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ogasuneko zuzendari nagusiaren irailaren 20ko 222/1995 EBAZPENA, Inbertsioak Lagundu eta Ekonomi Jarduerak Bultzatzeko Presazko Neurriei buruzko ekainaren 24ko 5/1993 Foru Arauan ezarritako zerga-onurak Baimen, S.A. sozietateari emango dizkiona.

Zuzendaritza Nagusi honi otsailaren 13ko 3/87 Foru Arauko 67.2. artikuluan eta abenduaren 21eko 134/88 Foru Dekretuko 26.4. artikuluan emandako ahalmenak direla bide, hauxe EBATZI DUT:

Lehenengoa: Baimen, S.A. sozietateari, 5/1993 Foru Arauko 3. artikuluan adierazitako gauzazko aktibo finko berrietan egin izandako inbertsioengatik, 3.430.814 pta. -ko zenbatekoko kenkaria ematea; kenkari hori Sozietateen gaineko Zergaren kuotari ezarri ahal izango zaio.

Bigarrena: aurreko atalean eskatutako zerga-onurak emango dira; hala ere, kasuan-kasuan behar den ikuskapenak indarrean iraungo du.

Hirugarrena: izan bedi ebazpen honen zioa Zuzeneko Zergen Administrazio Zerbitzuko buruaren txostena.

Bilbon, 1995.eko irailaren 20an.

Ogasun eta Finantzen zuzendari nagusia, JAVIER URIZARBARRENA BERNARDO

Ogasuneko zuzendari nagusiaren urriaren 3ko 223/1995 EBAZPENA, Inbertsiorako Zerga Pizgarriei buruzko uztailaren 5eko 8/1988 Foru Arauan ezarritako zerga-onurak Data Color, S.A. sozietateari emango dizkiona.

Data Color, S.A. sozietateak, A48156335 IFK duela, Inbertsiorako Zerga Pizgarriei buruzko uztailaren 5eko 8/1988 Foru Arauan araupetutako zerga-onurei heltzeko egindako eskabidea eta Zuzeneko Zergen Administrazio Zerbitzuburuaren 1995.eko irailaren 28ko proposamena ikusita.

Zuzendaritza Nagusi honi otsailaren 13ko 3/87 Foru Arauko 67.2. artikuluan eta abenduaren 21eko 134/88 Foru Dekretuko 26.4. artikuluan emandako ahalmenak direla bide, hauxe EBATZI DUT:

Lehenengoa: Data Color, S.A. sozietateari, 1993.eko ekitaldian zehar egin izandako inbertsioak direla eta, zerga-onura hauek emango zaizkio:

1. Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren menpekoak izan, eta zenbatu daitezkeen inbertsioei dagozkien egintza eta kontratuetarako, kuotaren %95eko hobaria.

2. Egindako inbertsioen zenbatekoaren gaineko %20ko zerga-kreditua, 16.853.824 pta.-koa alegia, Sozietateen gaineko Zergan sartu beharreko kuotari ezarriko zaiona.

Kuota nahikoa ez dela-eta ezarri gabe geldituko den kenkaria gehienez hurrengo lau ekitaldiotan egin ahal izango da.

3. Pizgarriak jaso dituzten inbertsioen amortizazio askatasuna.

Bigarrena: aurreko atalean eskatutako zerga-onurak emango dira; hala ere, kasuan-kasuan behar den ikuskapenak indarrean iraungo du, bai eta uztailaren 5eko 8/1988 Foru Arauko 2 eta 8. artikuluetan xedatutakoak ere.